Prentsa Aretoa

Berriak

2010/10/26

EAJ-PNV: Euskadin neurri fiskalak hartuko dira 2011 urtean pentsioen izoztea leuntzeko

Bizkaiko Batzar Etxean ospatu izan den osoko bilkuran EAJ-PNVren Batzar Taldeak aditzera eman duenez izaera fiskaleko neurriak proposatuko dituzte Gobernu Zentralak 2011 urterako ezarri den pentsioen izoztea leuntzeko.

Ezagutzera eman
EAJ-PNVk gaitzetsi egin du Madrileko Gobernuek pentsioak "arazo ekonomikotzat" jotzea; aditzera eman duenez, pentsioak "duinak" izan beharko lirateke eta "joko politikotik" kanpo egon. Bere alderdiak egokitzapenak barnean hartzen zituen Gobernuaren Errege Dekretuaren bozketan "pentsioak ukitzearen aurka zegoelako" kontra bozkatu zuela gogoratu ostean esan du Euskadin izaera fiskaleko neurriak proposatuko dituztela 2011 urtean pentsioak izoztearen eragina leuntzeko, eta horretarako erabiliko dituzte aldundiek dituzten "zerga eskumenak".

Zentzu honetan gogoratu izan dute Euskadin aplikatu egiten direla, "kopuru eznahikoak" dituzten pentsioak osatzeko neurriak. EAJ-PNVren ordezkariek esan dutenez, 2009 urtean 40 milioi euro erabili ziren kontzeptu honetan.

Euzko Alderdi Jeltzalearen esanetan "eskubide eta duintasun" kontua da pentsioek behar besteko kopurua izatea eta horregatik Aseguru Sozialaren erregimen ekonomikoarekin kontuan noiz hartuko "zain" dago pentsioen kudeatze propioa egiteko xedez.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!