Prentsa Aretoa

Berriak

2010/10/27

Andoni Ortuzar: “Guk eraiki egiten dugu. Euskadi zimenduetatik egiten dugu”

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak alkate, erakundeetako ordezkariak eta  zerrenda-buruak bildu dituen Bizkaiko ekonomia eta lan arloko aurreikuspenen inguruko lan jardunaldian aditzera eman duenez, "Guk, EAJ-PNV osatzen dugunok eraiki egiten dugu. Guk Euskadi zimenduetatik egiten dugu. Ez ditugu harriak gure teilatuaren kontra botatzen, eta are gutxiago teilatua titanioz eginda badago".

Ezagutzera eman
Andoni Ortuzar: “Guk eraiki egiten dugu. Euskadi zimenduetatik egiten dugu”

ARGAZKIA JAITSI

Buruzagi jeltzaleak Antonio Rivera Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailburuordeak Guggenheim Museoaren kudeatzearen inguruan esandakoak aipatu ditu. Ortuzarrek gaineratu duenez, "sailburuorde eta Guggenheim Museoko Batzorde Exekutiboko kidea Brasiliako Nazioarteko Forora joan da eta bertan auzitan jarri du Guggenheim, Mc Donalds batekin alderatu du eta bere zuzendaria kritikatu du. Riverak ordezkatzen dituen erakundeekiko desleialtasun larria egin du".

BBBren lehendakariak azpimarratu duenez, "Eusko Jaurlaritzaren Kultura saileko arduradun gorenak kargutik kentzea eskatu dugu eta berriz ere eskatu nahi dugu, euskal erakundeen eta Guggenheim Bilbao Museoaren ordezkari gisa duten arduraren erabilera okerra egin dutelako. Ez da normala, esan eta berretsi dutenaren ondoren, inolako azalpenik ez ematea eta Museoko organo exekutiboetan esertzea. Gu ez gara beren azalpenekin poztuko, López lehendakariari exijitzen diogu zerbait egin dezala, eta berehala egin dezala".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!