Prentsa Aretoa
Berriak
2010/10/27
EAJ-PNVk Santurtziko Udala Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan sartzea eskatzen du
EAJ-PNVk Santurtziko Udalaren osoko bilkuran aurkeztu du Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan sartzea eskatzeko mozioa. Honen bidez adierazten duenez Bizkaiko udalerri honekiko "zor historikoa" dago Portua izatearen kariaz "historikoki" nozitu izan dituen "eraginak" kontuan izanda.
Esandako mozio honen bidez, talde jeltzaleak gogoratzen du urriaren 5ean, Eusko Jaurlaritzaren 253 eta 254/2010 Dekretuen bidez Santurtziko Udala Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseilutik kanpo geratu zen "Estatuko Portuen gaineko Legean izandako modifikazioa" zela eta. EAJ-PNVren ustetan "erabaki harrigarri honek Santurtziko interesen zapalketa suposatzen du, une honetan gure udala ez baitago gure udalerriko hiru milioi metro koadroko zabalguneari eragiten dien erabakiak hartzeko eskumena duen erakundean ordezkatuta".
EAJ-PNVk deitoratu duenez, azken urte hauetan Santurtzirentzat "kaltegarri" gertatu diren bestelako erabakiak hartu izan dira, besteak beste luxuzko itsasontzien leku aldaketa, Zamakona untzitegiaren aldean jarri den hesia edo Mendizabal kapitaina kalea portuarekin komunikatzen zuen oinezkoen bidean ezarri diren iragaite-murrizketak. Azken neurri honek "haustura sakona suposatzen du Santurtzi-Portua bizikidetzan".

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS