Prentsa Aretoa
Berriak
2010/10/29
Lekeitioko Denbora Bankuak udalerriko bizitza kalitatea hobetzen du
Lekeitioko Denbora Bankua udalerriko bizitza kalitatea hobetzeko lanean ari da. Zerbitzu puntual eta ez profesionalen trukatze sarea da eta igaro den urteko martxoan sortu zen. Ekainean jarri zen martxan honako ezaugarriak dituen esperientziarekin: ordainketa unitatea ordua da; egingo den lana, bakoitzak ondoen egiten duena; gehienezko kreditua 6 ordukoa da eta zerbitzuak eragindako gastuak eskatzaileak bereganatzen ditu.
Denbora Bankuaren helburua da udalerriaren bizitza kalitatea hobetzea elkar laguntasunezko sareak garatuz eta konfiantza bultzatuz, lana eta famili bizitza uztartuz, etorkinen gizarteratzea eta belaunaldien arteko harremanak ahalbidetuz.
Asko dira eskaintzen diren zerbitzuak, besteak beste, etxea garbitzeko lana, etxeko konponketak, esku lanak, gozokiak eta pastelak egitea, autoak konpontzea, ordenagailu bidezko lanak, dekoratzeko aholkularitza eta abar.
Asko dira eskaintzen diren zerbitzuak, besteak beste, etxea garbitzeko lana, etxeko konponketak, esku lanak, gozokiak eta pastelak egitea, autoak konpontzea, ordenagailu bidezko lanak, dekoratzeko aholkularitza eta abar.
Nabarmenak...
BBB
2026/11/11
MARKINA-XEMEIN
2026/11/11
PORTUGALETE
2026/11/11
GETXO
2026/11/03
IZURTZA
2026/10/26
Berri ikusiagoak...
BILBO
2026/06/08
EBB
2025/08/13
Bilbo
2025/05/10
BBB
2025/07/13
Eusko Legebiltzarra
2025/04/07


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












