Prentsa Aretoa

Berriak

2010/10/29

Barakaldoko jeltzaleek La Paz eguneko zentroaren atzerapenagatiko azalpenak eskatu dituzte

Amaia del Campo Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldearen bozeramaileak "luze jo  gabe" Gizarte Ekintza batzordea deitzea eskatu dio gobernu batzordeari; bertan "azalpenak" eskatuko baitizkiote arloko arduradunari  La Paz eguneko zentroaren "azkeneko atzerapenaren inguruan". Horrekin batera, oposizioko alderdiekin eguneko zentroen kudeatzea argitzeko hartu ziren konpromisoen ez betetzeagatiko " erantzuna " ematea eskatu zaio.

Ezagutzera eman
Barakaldoko jeltzaleek La Paz eguneko zentroaren atzerapenagatiko azalpenak eskatu dituzte

ARGAZKIA JAITSI

Del Campok deitoratu duenez, hiriko udal gizarte zerbitzuetako arduradunak La Paz eguneko zentroko irekieraren gainean hitz egin zuen azken aldian urriaren amaiera eman zuen datatzat. Agerraldian, jeltzaleak eguneko zentroaren egoera erakusteko argazki batzuk aurkeztu ditu.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!