Prentsa Aretoa
Berriak
2010/11/02
Ortuzarrek baieztatu duenez, transferentzia gaietan EAJk bazkaria egiten du eta PSEk “jantokian zerbitzatzea dagokio”
Andoni Ortuzar EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarraren lehendakariak aditzera eman duenez, transferentziei eta Estatutuaren garapenari dagokienez, EAJ da "bazkaria egiten duena", PSEri "jantokian zerbitzatzea dagokion bitartean". Ortuzarrek aipatu egin du enplegu politika aktiboen transferentzia eta honetaz esan duenez, "Euskadirentzako albiste bikaina da" "lehen mailako transferentzia" datorrelako, baina bereziki "krisialdi ekonomiko garai honetan, bere edukia kontuan hartuta".
Bizkaiko EAJren lehendakariak baieztatu duenez, talde jeltzaleak bere toki horretan jarraituko du akordioa betetzen dela "bermatzeko". Halaber, adierazi du autogobernua "denon egitekoa dela" eta beraz, EAJ alderdia oposizioan egon arren "hortxe izango da autogobernurako urrats hori garrantzizkoa izan dadin eta lanpostuak sortzen lagun dezan".
Ortuzarren esanetan, popularrek enplegu politika aktiboen inguruan egin duten kritika "ulergaitz egiten den umekeria da" "transferentzia ondo negoziatuta dagoelako, Autonomi Estatutuak esaten duenaren arabera ondo negoziatuta dagoelako, eta diru kopurua izan behar dena delako, hau da, kontzertu ekonomikoak ezartzen duenaren arabera".

Nabarmenak...
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
BAKIO
2026/06/30
ARTEA
2026/06/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS