Prentsa Aretoa
Berriak
2010/11/02
Muskiz eta Zierbenako EAJ-PNVren udal taldeek La Arena hondartzaren karrakatzea gelditzea eta hori arrazoitzen duen txostena argitaratzea eskatu dute
Marce Elorza Zierbenako alkatea eta Borja Liaño Muskizeko alkatetzarako hautagaiak La Arena hondartzaren karrakatzea geldiaraztea exijitu dute eta Portuetako Agintaritzak area ateratzen jarraitzeko duen asmoa oinarritzen den txosten zientifikoa argitaratzea eskatu dute.
Ordezkari jeltzaleek eskari hau egin dute Portuetako Agintaritzak karrakatzeko lanak azaroaren 15ean jarraituko direla iragarri ondoren. Honen arabera 2,4 milioi metro kubiko aterako dira orain arte atera diren 2,3 milioi kubikoez gain.
"Portuetako Agintaritzak egindako baieztapenak ikusita, hau da txosten zientifikoek karrakatzearekin jarraitzea ontzat emango zutela esaten duena, exijitu egiten dugu udalen eta iritzi publikoaren aurrean argitara daitezen AZTI erakundeak egin dituen txostenak, hauetan ezartzen omen da karrakatzeari abala ematen zaiola eta hondartzak ez duela horren eraginik nozituko", azpimarratu dute.

Nabarmenak...
GATIKA
2026/07/22
GAUTEGIZ ARTEAGA
2026/07/21
BUSTURIA
2026/07/20
PORTUGALETE
2026/07/20
BERRIA
2026/07/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/03/29

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS