Prentsa Aretoa

Berriak

2010/11/02

EAJk neurri batzuk proposatu ditu euskal arrantzale sektoreari krisiari aurre egiten laguntzeko

Estibaliz Hernáez Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak aurkeztu duen ekimenaren bidez, langileen lan gaitasuna hobetzeko prestakuntza ekimenak martxan jartzea, langileen eta sektorearen presentzia PYMARen indartzea, eta euskal atun eta bakailao ontzidiaren konponketak Euskadin bertan egiteko behar diren neurriak diseinatzea eskatzen zaio Eusko Jaurlaritzari.

Ezagutzera eman
EAJk neurri batzuk proposatu ditu euskal arrantzale sektoreari krisiari aurre egiten laguntzeko

ARGAZKIA JAITSI

Oraingo krisialdi ekonomikoak euskal arrantzaleen sektorean eragiten dituen eraginen aurrean, legebiltzar talde jeltzaleak ez legezko proposamena aurkeztu du sektorea bultzatzeko neurri zehatzak aurreikusten dituena.

Hernáezek gogoratu duenez, "azken aldi hauetan eta mundu mailan eman den krisialdiaren ondorioz, sektore ekonomiko garrantzitsu hau oso egoera kezkagarrian dago kontratu berrien faltagatik; horregatik, ezinbesteko jotzen dugu euskal erakundeek kontratuak berreskuratzeko neurriak bultzatzea".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!