Prentsa Aretoa
Berriak
2010/11/02
EAJ-PNVk 500.000 euro lortu ditu Durangaldean berrikuntza egitasmoak garatzeko
Azterlan metalurgi ikerketarako zentroak 500.000 euro kudeatuko ditu Durangaldean berrikuntza egitasmoak garatzeko. Diru hau dator EAJ-PNVk Espainiar Gobernuarekin Estatuko Aurrekontu Orokorren inguruko negoziaketaren markoan hitzartu duen inbertsio zientifiko eta teknologikoetarako 112 milioi euroko partidatik.
Azalpen hau eman du Andoni Ortuzar EAj-PNVren BBBren lehendakariak eskualdeko EAJ-PNVren alkateak eta hautagaiak eta Azterlan erakundearen ordezkariak izan diren prentsa aurrekoan. Erakunde honek EAJ-PNVren BBBri eta Eusko Legebiltzarreko Euzko Abertzaleak taldeari bere asmoa jakinarazi zienean "ez genuen zalantzarik izan diru hori ondo erabilia izango zela Durangaldean, Durangaldeko Lehiakortasun Muturrean", adierazi du Andoni Ortuzarrek.
Iñaki Totorikaguena Iurretako alkate jeltzaleak azpimarratu egin du EAJ-PNVren meritua "gu gara eskualdea eta bere beharrizanak hobeto ezagutzen ditugunak, kalean ibiltzen garelako. Hau ezinbesteko egitasmoa da eskualde honetarako, produkzio linea eta merkatu berriak bilatzen ari delako. Gure enpresak dira gure etorkizuna".
Zentzu honetan eta helburuen inguruan jardun du Azterlaneko Julian Izagak "produktu berriak bilatzea, merkatu berrietan sartzea eta teknologia berriak sartzea".

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS