Prentsa Aretoa
Berriak
2010/11/03
Barakaldoko EAJ-PNVk kritikatu duenez, PSE eguneko zentroen kudeatze lanean dituen arduren gaineko arreta desbideratzen dabil
Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldeak iragan ostiralean salatu zuen Gobernu taldeak herriko eguneko zentroetan egiten ari den kudeatze lan eskasa. Oraingo honetan "Gizarte Ekintza arloko zinegotzi sozialistak egindako salaketa larrien aurrean irten behar dugu. EAJ-PNVk erabilitako argudioei kontra egitearren, adierazpen larriak egin zituen Bizkaiko Foru Aldundiari egotziz gure hiriko eguneko zentroetan dauden arazoen ardura".
EAJ-PNVk salatu duenez, beste behin ere ez da beteko La Paz eguneko zentroa inauguratzeko data. Zentro hau itxita dagoen arren, auzokide guztiak ordaintzen ari dira. "Gertakari honen aurrean iragarri genuen gainerako alderdiei laguntasuna eskatuko geniela arloko arduradun politikoari azalpenak eskatzeko. Deialdi hau atzo egin zen. PSEk La Paz zentroa itxita mantentzeko eman dituen azalpenak entzun ostean, EAJ-PNVk eta beste alderdiok berretsi nahi dugu inoiz baino beharrezkoagoa dela Gizarte Ekintza Batzordea deitzea".
EAJ-PNVk Aldundiko arduradunekin kontrastatu ditu PSE alderdiaren aldetik egin diren adierazpen batzuk "ezer baino lehenago esan behar dugu kezkatuta eta harrituta gaudela Gobernu taldeak bere akatsak onartu baino, errua besteen lepora bota nahi duelako. Jarrera hau benetan kezkagarria da, arreta desbideratzeko duten helburu horrekin beste erakundeekiko gatazka sortzen dutelako. Udal ordezkariek ez dute egia esaten".

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS