Prentsa Aretoa

Berriak

2010/11/03

Sestaoko EAJ-PNVren udal taldeak tren geltokirako sarbidean dagoen argi faltagatiko auzokideen kexak jaso ditu

Sestaoko EAJ-PNVren udal taldeak tren geltokirako sarbidean dagoen argi faltagatiko auzokideen kexak jaso ditu. Atzokoan Udalean aurkeztu zuen eskariaren bidez udal arduradunei eskatu zien arazo hau "berehala" konpontzea eta behar izan ezkero argi puntu berriak jar ditzatela.

Ezagutzera eman
Josu Bergara talde jeltzalearen bozeramaileak iragarri duenez, gunea une honetan dagoen eran, hiritarrentzako puntu beltz bilakatu da "bereziki goizeko lehen orduan lanera joateko trena hartzen dutenentzat edo gau ilunean itzultzen direnentzat".  EAJ-PNVrekin harremanetan jarri diren auzokideek esan diete "beldur direla" gune honetatik iragotzen direnean eta batzuetan  eskuko argiak erabili behar dituztela.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!