Prentsa Aretoa

Berriak

2010/11/04

Bilbo eredugarria: Hamabi zentrotako ikasleak izango dira Berdintasunerako V. Edizioan

Bilboko hamabi eskola publiko zein pribatutako ikasleek parte hartuko dute Bilboko Udalak genero bortxakeria prebenitzeko eta berdintasunerako antolatu ohi dituen tailerretan. Hauek DBHko hirugarren eta laugarren kurtsoko eta Batxilergoko lehen eta bigarren kurtsoko ikasleei zuzenduta daude.

Ezagutzera eman
Bilbo eredugarria: Hamabi zentrotako ikasleak izango dira Berdintasunerako V. Edizioan

ARGAZKIA JAITSI

Ekimen hau, udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Hiritartasun arloak antolatua da eta helburu nagusia da genero bortxakeriaren kontrako jarrera hartzera eta harremanetan genero berdintasuna bilatzera eramango dituen hausnarketa kritikoa egitea.

Hiru dira helburu nagusiak: rol sexistekiko kontzientzia kritikoa garatzea, maitasunean berdintasun kontzeptua barneratzea, eta genero bortxakeriaren aurrean hauek identifikatzeko eta erantzuna emateko estrategiak ikastea; eta horri aurre egiteko dauden udal baliabideak ezagutzea.

Ikastaro honen berrikuntzarik handiena da tailerren garapenean sartuko dela Geu Biok web gunea orrialdea (www.bilbao.net/geubiok) eta bertan, kontsulta materialak eskainiko dira.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!