Prentsa Aretoa
Berriak
2010/11/04
BFAk Giza Eskubideen Foro berri bat egingo du
Bizkaiko Foru Aldundiak, Berdintasunerako eta Herritarren Eskubideetarako zuzendaritza nagusiaren bidez, Giza Eskubideen Foroa egingo du, azaroan. Ekimen honen hirugarren edizioa da, eta helburu hau dauka: gaur-gaurkotasuneko gaiei buruz eztabaidatu eta hausnartzeko elkargune bat sortzea, hala gizarte bidezkoagoa eta solidarioagoa lortzen laguntzeko.
Foroa, nahi duten guztiek parte ahal izango dute, astearteetan egingo da, 19:00etatik aurrera, Bizkaiko Batzar Nagusiek Bilbon duten egoitzako areto nagusian (Hurtado Amezaga, 6). Guztira, lau hitzaldi eta zortzi adituren parte-hartzea aurrez ikusita daude. Adituok arazo eta ekintza berriei helduko diete, giza eskubideen eremu zabalaren barruan.
Berdintasunerako eta Herritarren Eskubideetarako zuzendari nagusia den Josu Bergararen hitzetan "Elkargune honen sorreraren bidez, ikusgai jarri nahi ditugu pertsonen duintasunari lotuta dauden oinarrietako asko, toki zein nazioarte-eremuan urratu edo urrituta daudenak".

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS