Prentsa Aretoa
Berriak
2010/11/04
Durangok ingurumen-irizpideen arabera eraikitzeko ordenantza izango du erakusgai CONAMAren X. Biltzarrean eta CONAMA Saria jasotzeko hautagaia izango da hiru iraunkortasun-proiekturi esker
"Durangon etxebizitzatarako eta bulegotarako eraikinen eraikuntzan ingurumen arloko hobekuntzak egiteko ordenantza" argitaratu du CONAMA erakundeak (Ingurumenaren Kongresu Nazionalak) Durangoko Udala iraunkortasunaren alde egiten ari den lanaren erakusgarri. Komunikazio Tekniko modura argitaratuko da ordenantza, eta Ingurumenaren X. Kongresu Nazionalaren barruan izango da ikusgai, Madrilen, azaroaren 22tik 26ra.
"Etxebizitzatarako eta bulegotarako eraikinen eraikuntzan ingurumen arloko hobekuntzak egiteko ordenantza" 2008an onartu zen, eta, haren bidez, gutxieneko iraunkortasun-irizpide batzuk ezarri ziren Durangon etxebizitza berriak eraikitzeko prozesuetan, gizarteak ere etorkizuneko hirigintza-jardueretan iraunkortasun-maila handiagoa eskatzeko kontzientzia gara dezan.
Udal-ordenantza honen bidez xedatzen diren gutxieneko irizpideetan honako alderdi hauek hatzen dira aintzat: eguzkia kontuan hartuta eraikinen fatxadek nora eman behar duten; eguzkiaren eta aireztapen naturalaren arabera barnealdea nola diseinatu behar den; eguzkiari etekin handiena nola atera dakiokeen; uraren eta energiaren kontsumoa nola doitu daitekeen, eta mugikortasun iraunkorra nola bultza daitekeen. Hainbat helburu lortu nahi da horren guztiaren bidez, hala nola klima-aldaketaren aurkako borrokan CO2 gutxiago isurtzea, etxebizitzetako eraikinetan energia eraginkortasun handiagoz erabiltzea, baliabide naturalak -ura, esaterako- gehiago aurreztea eta hobeto ustiatzea, etxebizitzetan sortzen diren hondakinak gaika bereizi eta birziklatzeko neurriak sustatzea, hobeto atseden hartu ahal izateko kutsadura akustikoa murriztea eta abar.
Komunikazio tekniko hori ikusgai dago bai CONAMAren web orrialde ofizialean (http://www.conama10.es) bai helbide zehatz honetan: http://www.conama10.es/web/generico.php?idpaginas=&lang=es&menu=90&id=85&op=view.
Bestalde, CONAMAk udalerri txiki eta ertainen iraunkortasunaren alde ematen dituen sariak jasotzeko hautagaia da Durangoko Udala, hiru proiekturi esker. Toki-erakundeei garapen jasangarria lortze-aldera egiten duten ahalegina aitortu nahi zaie sari horien bidez, eta biztanle gutxi dituzten udalerrien lana hartzen da bereziki gogoan.
Hona Durangoko Udalak aurkeztutako hiru proiektuak: Klima-aldaketaren aurkako udal-ordenantza eta berotegi-efektuko gasen isuria murrizteko udal-programa; Durangoko Agenda 21eko 2.0 parte-hartzea; eta Durangoko Tokiko I. Iraunkortasun Txostena 2009.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS