Prentsa Aretoa
Berriak
2010/11/05
EAJ-PNVren kudeatze lanek zuntz optikoa ekarri dute Gorlizera
Gorlizko EAJ-PNVren udal taldea ahaleginak egiten ari da komunikazio teknologia berriak udalerrira ekartzeko eta lan hauei esker etorriko da zuntz optikoa kosta aldeko udalerrira. Urte erditik ona, talde jeltzaleak Euskaltelekiko harremanak mantendu izan ditu komunikazio enpresak zuntz optikoa zabaltzeko dituen egitasmoak ezagutzeko. Zabaltze honen bidez udalerrian izango dute telefonia, telebista digitala eta banda zabaleko Interneterako sarbidea.
"EAJ-PNVk Euskaltelen zuntz optikoa gorliztarren etxebizitzetara ekartzeko egin izan diren aurrera pausuak ezagutu izan ditu". Aurrerapen hauek erakusten dute Gorliz euskal telekomunikazio enpresak dituen hurrengo hedatze planetan dagoela. Gorlizko udal talde jeltzaleak aditzera eman duenez, hau egingo da "Gorlizko auzolagunek komunikazioetarako puntako teknologia izan dezagun".
Eta hala azaldu dute. "Gorlizko Udaleko zinegotziok ekimen berriak bultzatu nahi genituen gure herrian eta garrantzitsuenetakoak dira informazio teknologiak. Euskaltelekin harremanetan jarri eta hasi ziren bilerak", azaldu dute, azkenean amaiera ona izango duen lan handiaren hastapenen berri emateko.

Nabarmenak...
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
BAKIO
2026/06/30
ARTEA
2026/06/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS