Prentsa Aretoa

Berriak

2010/11/19

Gorlizko EAJ-PNVk Udalari eta Itsasalde-Mugatze sailari harriz beteta dagoen hondartzaren garbitzeari ekin diezaiotela

Gorlizko EAJ-PNVren udal taldeak berretsi egin du ekainaren 30ean hondartza egokitzeko amaitu ziren lanen ondorio diren hondakinak kentzeko dagoen beharrizana, kontuan izanik Gorlizko hondartza dela uda aldian bisitari gehien hartzen ditueneko Bizkaiko hondartzetako bat dela.

Ezagutzera eman
Gorlizko EAJ-PNVk Udalari eta Itsasalde-Mugatze sailari harriz beteta dagoen hondartzaren garbitzeari ekin diezaiotela

ARGAZKIA JAITSI

Bizkaiko eta Euskadi osoko kostetan jasan diren euri jasa eta haizeteen ostean agerian geratu da Gorlizko jeltzaleek iragan den apiriletik salatzen zutena, hau da, harri piloa dagoela itsasalde osoan. Hasiera batean auzo-lagunak izan ziren udal talde jeltzaleak deituta lehen garbiketa egin zutenak. Honen ondorioz, udal gobernuaren kritika gogorrak jaso zituzten udal interes turistiko eta finantzakoen kontra egiten zutela egotzita.

Gorlizko EAJ-PNVren udal taldeak berriz ere salatu du Gorlizko hondartzaren oraingo egoera, harriz beteta baitago korronte eta olatuen indarraren eraginez. Oraingoan ere Udalari eta Ingurumen ministeriokoa den Itsasalde-Mugatze  sailari eskatzen diote Gorlizko hondartza garbitzeari ekin diezaiotela.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!