Prentsa Aretoa
Berriak
2010/11/19
Durangoko Udalaren diru-laguntzak kanpoaldeko argiteria berritzeko
Durangoko Udalak diru-laguntzak emango dizkie jabekideen komunitateei erabilera publikoko gune pribatuetako kanpoaldeko argiteria berritzeko, beti ere, energiaren eraginkortasuna hobetzeko helburuarekin egiten bada. Udalak 18.000 euroko partida onartu du dirulaguntza hauetarako. Eskatu gura duenak, Andra Maria kaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan egin dezake. Abenduaren 15a da azken eguna.
Ekimen honen asmoa da komunitateei laguntzea kanpoaldeko argiak egokitzera, energiaren eraginkortasuna jasota dago-eta argi-instalazioen araudian. Halaber, udalerriko argiei dagozkien irizpideak bateratzeko asmo ere badago, energiaren kontsumoa jasangarria eta ingurunearekin errespetuzkoa izan dadin. Horrela, Durangoko Udalaren helburua diru-laguntza eskatzen duten komunitate bakoitzeko %40 energiaren aurrezpena lortzea da. Diruz lagunduko da argiteriaren berritze-obrak izan duen gastuaren erdia, gehienez. Eta, proiektu bakoitzeko, ezin izango da 6.000 euro baino jaso.
Nabarmenak...
GATIKA
2026/07/22
GAUTEGIZ ARTEAGA
2026/07/21
BUSTURIA
2026/07/20
PORTUGALETE
2026/07/20
BERRIA
2026/07/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












