Prentsa Aretoa

Berriak

2010/11/22

Ondarroako Udalak gizarte gasturako %62,5ko portzentajea aurreikusten duen 18,8 milioiko aurrekontua onartu du

Ondarroako Udaleko osoko bilkurak gaurkoan onartu du 2011 urterako udal aurrekontua,  18.833.640 eurokoa izango dena. Honetatik %62,5 erabiliko da gizarte arloko gasturako. 18,8 milioi hauen barruan  11.311.645 euro erabiliko dira Udalaren administrazio orokorrerako eta 7.906.895 Ondarroa Lantzen Udal Sozietaterako.

Ezagutzera eman
Bigarren diru partidarik nagusiena %23,07koa izango da eta honekin ekingo zaie  bide publiko,  aparkaleku eta hiriguneko ibilbidetan inbertsioak egiteari, lurzorua erosteari eta instalazio publikoetan hobekuntzak egiteari.

Beste alde batetik, administrazio eta finantza zerbitzu orokorretan egindako gastua aurrekontuaren %8,77koa izango da, hiritarren babes eta segurtasun arloak aurrekontuaren %5,45 eramango du eta zorpetzeagatiko gastua %0,21ekoa izango da. 
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!