Prentsa Aretoa

Berriak

2010/11/22

Lekeitiok udalerriko umeen egoera ezagutzeko azterketa egingo du eta Unicef erakundearen “hiri laguna” izango da

Lekeitioko Udalak Bizkaiko herri honetako umeen egoera ezagutzeko azterketa egingo du, hau izango delarik Unicef erakundearen "Umeen hiri laguna" izateko aurreko urratsa.

Ezagutzera eman
Diagnosi hau egiteko, Udalak  Lekeitioko umeekin erlazionatutako erakunde eta gizarte eragile guztien lankidetza eskatuko du. Azterketa honen helburu nagusiak izango dira 0 eta 12 urte bitarteko biztanleen egoera ezagutzea eta   une honetan esparru honetan parte hartzen duten eragileak identifikatzea eta beren lana ikusgarri egitea. Era berean, parte hartzerako prozesua ere bultzatu nahi da eragile eta umeen artean  garatzeko nahi duten ingurua eraikitzerik izan dezaten eta horrekin batera jarduerak abian jartzeko proposamenak eta hobetzeko ideiak jasotzeko.

Jasoko den informazio honekin guztiarekin, Lekeitioko Udalak esku hartzeko estrategia diseinatuko du udalerriko umeen beharrizanei erantzunak ematen jarraitzeko.

Unicef erakundeak "Hiri laguna" ekimena jarri du abian eta honen bidez Umeen Eskubideen Konbentzioaren aplikazioa sustatzea bilatzen du "udalerriko umeen bizitzan eraginik handiena duen mailan", azpimarratu dute Bizkaiko udalerriko ordezkariek. Zentzu honetan, Umeei zuzendutako Udal Egitasmoak sortzea bultzatzen da eta horrekin batera  udal bizitzan umeen parte hartze sustatzea, umeen eskubideen garapenerako udal politikak bultzatzea eta sare lana sustatzea.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!