Prentsa Aretoa
Berriak
2010/11/23
Izaskun Bilbaok Europaren inplikazioa eskatu du Indiako itsasoko piratei aurre egiteko
Izaskun Bilbao EAJren eurolegebiltzarkideak Estrasburgoko Europar Parlamentuan Europar erakundeen eta Atalanta eragiketaren inplikazio handiagoa eskatu du Indiako itsasoan ari diren arrantzaleak babesteko xedez. Gune horretan lanean diharduen euskal ontzidiak hamar bahiketa saiakera jasan ditu eta Atalanta eragiketak batean ere ez du esku hartu. Bilbaoren esanetan ez da betetzen indar militar horiek arrantza-itsasontziak jarduera esparruan sartzeko hartu zen erabakia.
Ordezkari jeltzaleak azpimarratu egin duenez gogortu egin dira euskal arrantza ontzidiak aste bitan jasan dituen erasoak "Hamar eraso jasan dituzte Intertuna 3, Demiku, Elai Alai, Playa de Anzoras, Albacan, Erroxape, Campolibre Alai eta Playa de Aritzatxu itsasontziek. Erasoak kostaldetik urrun gertatzen dira, piratek lehenagotik bahitutako itsasontziak erabiltzen dituztelako beren antolaketa hobetze aldera".
Bilbaok azpimarratu duenez itsasontziak "segurtasun pribatua daramaten arren" oraindik dira oso ahulak. "Segurtasun horren eta militarren arteko koordinazioa hobe daiteke EUNAVFOR-ek ez baitu eraso hauetan parte hartu. Ez dakite eraso hauei nola erantzun".
Bilbaok azpimarratu duenez itsasontziak "segurtasun pribatua daramaten arren" oraindik dira oso ahulak. "Segurtasun horren eta militarren arteko koordinazioa hobe daiteke EUNAVFOR-ek ez baitu eraso hauetan parte hartu. Ez dakite eraso hauei nola erantzun".
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












