Prentsa Aretoa

Berriak

2010/11/23

Basauriko EAJ udal Gobernu taldeak udalerriko arazoen aurrean mantentzen duen “udal kontzientzia falta” salatu du

Basauriko EAJren udal taldeak oraingo Gobernu taldeak udalerriko arazo eta beharrizanen aurrean erakusten duen "udal kontzientzia falta" salatu du eta deitoratu egin du PP-PSOE alderdiek osatutako Gobernuak "oinarrizko beharrizanei ekiteko  orduan mantentzen duen jarrera".

Ezagutzera eman
Salatu duenez, udal Gobernu taldeak "gastu zehatz batzuk lehenesteko ideiarekin jarraitzen du, hobeto esanda, jai batzuk lehenesten ditu udalerriko egiazko beharrizanei ekin beharrean". EAJk azaldu duenez, ez da ulergarria "bizi dugun krisi garaian Gobernu taldeak 600.000 euro gastatu izana publizitatean, itxurazko eginkizunetan eta otamenetan".

Baieztatu dutenez, ez da ulertzen "nola izan duten 300.000 euro erreginaren kopako ospakizunean gastatzeko lotsagabekeria, ekimen horrek udalerriari ez dio inolako onura ekonomikorik ekarri".

Horren aurrean Gobernuaren esanetan,  "ez dago dirurik euskara irakasleak hartzeko, eta horregatik 100 baino pertsona gehiago geratu dira euskara ikasteko aukerarik gabe", bestetik ere "ez omen dago dirurik herriko jaietako beharrizanak betetzeko, eta hori bai da udalerri osoarentzat ".  
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!