Prentsa Aretoa
Berriak
2010/11/25
SAFk 500etik gora ikasle eta gizarte-sareak Internet eta telefonia mugikorreko aditu zenbaiten arteko elkarraldi bat emago du zuzenean
Izenburu orokortzat "Gizarte-sareak, Internet, sakelakoa..., balia itzazu, zeu baliogabetu barik" ipini diolarik, Sabino Arana Fundazioak jardunaldi bat antolatu du azaro honen 29rako, astelehenez, Bilboko Euskalduna jauregian. Saioak goizez eta arratsaldez izango dira, eta berorien helburua, teknologia berrien eta gizarte-sareen mundua sakonago ezagutzea, halakoak egokiro erabil daitezen sustatzea, eta beraien erabilpen positiboa egiteko trebeziak, erreferentziak eta gakoak zuzkitzea.
Goizeko saioa, zein gazte jendeari (DBH, Batxilerra eta LH) zuzendua baita, 10:00etan egingo da, A1 aretoan, eta saio horretan hitz egingo dutenak izango dira: Félix Ruiz, Tuenti gizarte-sarearen sortzailea; Manuel Iarzabal, telefonia mugikorrean aditua, eta Javier Etxebeste, Yahoo Iberiako presidente ohia. Gainera, ekitaldia zuzenean ere jarraitu ahalko da Fundazioaren web orriaren bitartez: www.sabinoarana.org. Orobat, hiru gonbidatuek internautek posta elektronikoz, komunikazioa@sabinoarana.org helbidearen bitartez, egiten dizkieten galderei erantzungo diete.
Bestalde, arratsaldeko saioan (19:30etan, E aretoan), eta guraso, hezitzaile eta, oro har, jende guztiari zuzenduta, "Protégeles" elkarteko egitasmo-zuzendari José Luis Zatarainek, Ertzaintzako Informazioaren Teknologietako Delituen Bulego Nagusiko kide batek eta, berriro, Javier Etxebestek parte hartuko dute.
Bestalde, arratsaldeko saioan (19:30etan, E aretoan), eta guraso, hezitzaile eta, oro har, jende guztiari zuzenduta, "Protégeles" elkarteko egitasmo-zuzendari José Luis Zatarainek, Ertzaintzako Informazioaren Teknologietako Delituen Bulego Nagusiko kide batek eta, berriro, Javier Etxebestek parte hartuko dute.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












