Prentsa Aretoa

Berriak

2010/11/26

Ortuzar: “Gu ez gara ‘borroka’ edo ‘borrokatxotan’ sartuko; gu geurera, hau da, krisiari aurre egitera”

Andoni Ortuzar EAJren BBBren lehendakariak Bizkaiko udalerrietako etorkizunerako erronken inguruan egin diren jardunaldietan aditzera eman duenez. "Gu ez gara 'borroka' edo 'borrokatxotan' sartuko; gu geurera, hau da, krisiaren kontrako borroka, berreskuratze ekonomikoa eta enplegua sortzea".

Ezagutzera eman
Ortuzar: “Gu ez gara ‘borroka’ edo ‘borrokatxotan’ sartuko; gu geurera, hau da, krisiari aurre egitera”

ARGAZKIA JAITSI

Ortuzarrek azpimarratu egin du, PPren arduragabetasuna, "tematuta baitago hauteskundeak aurreratzeko duen 'borroka' horretan. Horrek bi esanahi ditu: ez dutela proposamen alternatiborik eta beren alderdikeriak jartzen dituztela berreskuratze ekonomikoaren gainetik".

Buruzagi jeltzaleak "PSE alderdiaren eta Lópezen Gobernuaren jarrera iheskorra azpimarratu du borroka dialektikoetan murgilduta daude eta ez diete aurre egiten herriaren egiazko beharrizanei. Horren adibide dira Babcock eta Patsguren".

Amaitzeko, Andoni Ortuzarrek "EAJren jarrera arduratsua azpimarratu du krisiaren kontrako borroka irabazteko ekimenean baitago. Eta guda hau irabazteko, aurrekontuak, ziurtasuna eta ardura behar dira. Ekonomia produzitzailea babestu behar da, lehiakortasuna hobetu eta egiturazko erreformak aktibatu".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!