Prentsa Aretoa

Berriak

2010/11/29

Prebentzio Politikei esker, Bizkaiak 20.000 tona hondakin birziklatu ditu

Bizkaiak urte osoan  berrerabili ditu 19.840 tona hondakin. 2010 urte honetako urrira arte ekidin egin da 2.345 tona arropa, tamaina handiko 17.494 tona hondakin eta 15.790 kilo jostailu botatzea. Bizkaiak hondakinen botatzea ekidin egin du Bizkaiko Hiri Hondakinen Prebentziorako 2010-1016 epealdirako II. Planean islatutako politikak garatu egin direlako. Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen sailak oinarrizko hondakinik ez botatzea bilatzen du. Xede horrekin berrerabiltzea eta materialen birziklatzearen aldeko apustua egiten du.

Ezagutzera eman
Prebentzio Politikei esker, Bizkaiak 20.000 tona hondakin birziklatu ditu

ARGAZKIA JAITSI

Hondakinak berreskuratzea eta gure inguruaren hobekuntzarako ekimenean aurrera egin behar dela sustatzeaz gain, jostailuak, arropa eta tamaina handiko hondakinak biltzearekin, ongintzazko onurak ere eragiten dira. Gure etxeetan biltzen ditugun hondakinei irtenbide ona emanda, ohiko merkatal guneetan erosteko zailtasunak dituzten pertsonei jostailuak, arropa eta altzariak eskuratzeko aukera ematen zaie eta horrela giza ekonomia sustatzen da.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!