Prentsa Aretoa

Berriak

2010/11/29

EAJ-PNVk Loiuko aireportua handitzeko lanen atzerapenaz galdetuko dio Blancori

José Ramón Beloki, Sustapen gaietarako EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaleak, José Blanco ministroari galdetuko dio Loiuko aireportuko bidaiarien terminala zabaltzeko egitasmoaren atzerapen eta gelditzearen inguruan euskal komunikabide batzuek argitaratu duten albistearen egiazkotasunaz.

Ezagutzera eman
Asteazkenean bertan Diputatuen Kongresuan izango den kontrol bilkuran, José Ramón Belokik galdera hau egingo du espainiar Gobernuak egitasmo honen inguruan duen konpromisoa ezagutzeko xedez. Erregistratua izan den ekimenean diputatu jeltzaleak galdegin duenez, jakin nahi da "Gobernuak  2009ko otsailaren 3an orduko Sustapen Ministroak Bilboko aireportua  (Usoa) zabaltzeko iragarri zituen aurreikuspenak mantentzen ote dituen".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!