Prentsa Aretoa

Berriak

2010/11/30

Sopelanako Udalak Etxebizitza sailarekin babes ofizialeko 143 etxebizitza egiteko tramiteak hasi ditu

Sopelanako Udalak lehen urratsa eman du udalerrian babes ofizialeko 143 etxebizitza egiteko. Osoko bilkuran aurkeztu du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailarekin adostu duen hitzarmena, honen bidez egin ahal izango dira etxebizitza hauek, urbanizatu berri diren  Bareño eta Asu  sektoreetan.

Ezagutzera eman
Sopelanako Udalak Eusko Jaurlaritzaren zerbitzura jarriko ditu etxebizitzak egiteko behar diren lurzoruak. Lurzoru hauek udal planeamenduan zeuden lurzoru urbanizagarri gisa eta bertan etxebizitza babestuak egiteko. Eusko Jaurlaritzak lurzoru horietan babes ofizialeko 143 etxebizitza eraikiko ditu, hauetatik 24 etxebizitza eta bere ondokoak jarriko ditu Sopelanako Udalaren esku.

Etxebizitzak emateko gehienezko epea hiru urtetan jarri da. Etxebizitzak amaituta daudenean Babes Ofizialeko Etxebizitza hauen kudeatzea Etxebide sozietate publikoaren bidez egingo da.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!