Prentsa Aretoa

Berriak

2010/11/30

EAJ-PNVk Hirigintza batzordean Sefanitro gatazkan eragindakoek parte hartzea eskatuko du astelehenean

Euzko Alderdi Jeltzaleak asteleheneko lehen orduan eskatuko du Barakaldoko Hirigintza Batzordea deitzea, arduradunek bertan eman dezaten Sefanitroko etxebizitzen eraikuntzaren egoeraren berri. EAJ-PNVk batzordean eragindako pertsonen ordezkariak izatea eskatuko du eta hauen artean etxebizitzen eraikuntzaren atzerapenak kaltetutako auzokideen ordezkariak.

Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Hirigintza batzordean Sefanitro gatazkan eragindakoek parte hartzea  eskatuko du astelehenean

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren ordezkariak zian ziren ostiralean Udalaren inguruan manifestatu ziren pertsonekin ondoren, beren aldarrikapenak bidezkoak direlakoan "Informazioa da eskatzen duten gauza bakarra eta lehen eskutik eman behar zaie, horregatik eskatuko dugu astelehenean eskatuko dugun batzordean ordezkatuta izatea", adierazi du Amaia del Campo bozeramaile jeltzaleak.

"Logikoa da familien artean sortu den ezinegona, 30.000 euro aurreratu dituzte eta  atzerapena baino ez dute ikusten", adierazi du Del Campok. EAJ-PNVrren esanetan ez da polemika eta gatazketarako garaia, funtsezkoa  Lutxana auzoko hirigintza garapena albait arinen egitea  baita.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!