Prentsa Aretoa
Berriak
2010/11/30
BFAren esanetan Lópezen proposamena “ez da berria”, harremanak etengabeak direlako
Bizkaiko Foru Aldundiak baieztatu duenez, Patxi López lehendakariak Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun Sailburuari "opor fiskalak" deritzonengatik eragindako arazoari "arrazoizko" irtenbidea bilatzeko elkarrizketak eskatzean oinarritutako proposamena "ez da ezer berria" erakunde ezberdinen arteko harremanak etengabeak direlako.
Foru erakundearen aldetik, hitz hauekin mintzatu dira lehendakariak Bilboko Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganberaren urteroko VIII. Topaketan egin dituen adierazpenen inguruan. Iturri berberek adierazi dute Lehendakariak ez diela elkarrizketei hasiera emateko "inolako" proposamenik aurkeztu; baina, edozein kasutan, "harreman eta bilera" asko izan direla eta azken asteotan "ugaritu egin direla". "Lehendakariak esan duena ez da ezer berria, halakoak egin eta egiten ari baitira", gaineratu dute.
Nabarmenak...
BBB
2026/11/11
MARKINA-XEMEIN
2026/11/11
PORTUGALETE
2026/11/11
GETXO
2026/11/03
IZURTZA
2026/10/26
Berri ikusiagoak...
BILBO
2026/06/08
EBB
2025/08/13
Bilbo
2025/05/10
BBB
2025/07/13
Eusko Legebiltzarra
2025/04/07


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












