Prentsa Aretoa
Berriak
2010/12/09
Izaskun Bilbaok Cristina Estébanez omentzen du emakumeen kontrako bortxakeriari aurre egiteko europar legerian hobekuntzak proposatzearen bidez
Izaskun Bilbao EAJ-PNVren eurolegebiltzarkideak zortzi zuzenketa aurkeztu ditu emakumeen kontrako bortxakeriaren aurkako europar politika berria arautzeko testua hobetzeko xedez. Azaldu duenez "ildo honetatik abiatzea da Cristina Estebanez, astelehenean Barakaldon hil zen emakume gazteari eskaini ahal diogun omenaldirik onena".
Zentzu honetan planteatu duenez "Berdintasunerako Euskal Legeak delitu hauetako biktimei onartzen dizkion eskubideak, arazo honen kontra hartzen diren neurriak ebaluatzeko eta estatistikak hobetzeko planteamenduak eta kasu hauei arreta emateko zerbitzu publikoak Europa osoan hobetzeko neurriak araudi honetan sartzea proposatzen da".
EAJ-PNVk testuari egiten dizkion ekarpenek oinarri dute Eusko Legebiltzarrak 2005ean Berdintasunaren inguruan onartu zuen Legearen edukietan, eta onartuak badira "europar zuzentarauak euskal legeak delitu hauetarako ezarritako definizioa onartuko du Europar kontinenterako". Definizio honen arabera, delitu hau litzateke emakumeari min fisiko sexual edo psikologikoa eragin ahal dion sexuagatiko bortxazko jarduera.
Bilbaok azaldu duenez, definizio honetan ere sartzen dira bizitza publiko zein pribatuan egiten diren mehatxuak edo askatasuna kentzeko eragiten den derrigortzea.

Nabarmenak...
BBB
2026/11/11
MARKINA-XEMEIN
2026/11/11
PORTUGALETE
2026/11/11
GETXO
2026/11/03
IZURTZA
2026/10/26
Berri ikusiagoak...
BILBO
2026/06/08
EBB
2025/08/13
Bilbo
2025/05/10
BBB
2025/07/13
Eusko Legebiltzarra
2025/04/07

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS