Prentsa Aretoa
Berriak
2011/01/12
Urdulizek Arteta lorategi botaniko batekin osatuko du
40 zuhaitz espezie izango ditu eta aire libreko gimnasioa instalatuko da
Urdulizko udalak haurreskola ondoko orubean lorategi botanikoa eta pertsona nagusientzako aparailu eta makinez osatutako aire libreko gimnasioa ezartzea onartu du. Gauzak horrela, parkeak kultur etxea eta haurreskola lotuko ditu, hirigintza jasangarrirako urratsa emanez.
Diseinatutako egitasmoak bi metroko zabalerako ibilbide ekologikoa planteatzen du. Lurzorua hartxintxarrez egingo da, diseinu berde honekin bateragarri izan dadin. Erdiko zatia espiralean egingo da eta bigarren mailako ibilbideak egingo dira parkean zehar. Ibilbide nagusia aipatutako zuhaitz ilaraz amaituko da eta identifikatzeko plakak jarriko dira espezie guztiak ezagutzera emateko.
Kultur Etxetik hurbilen dagoen orube zatian jarriko dira hirugarren adinekoentzako gimnasio irekiko aparailuak. Besoak, mukurrak eta bernak mugitzeko makinak jarriko dira. Erabiltzaileek egiaztatu egiten dute halako gimnasioek eskaintzen dituzten onurak, besteekiko harreman positiboak sustatzen dituztelako.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS