Prentsa Aretoa

Berriak

2011/02/23

Uribe Kosta konpost egiteko egitasmoa prestatzen ari da

Transferentzia gune batek lorazaintzako hondakinak eramango ditu Artigaseko konpost lantegira

Ezagutzera eman

Uribe Kostak ingurumenarekin duen konpromisoa beteko du Urdulizen belar hondakinak transferitzeko gunea eraikitzearekin batera. Instalazio honetatik udaletan sortzen diren belar hondakinak Aldundiak Artigasen duen konpostaje gunera eramango ditu.
Gune hau izango da epe laburrean irekitzea espero den foru plantaren zutabetako bat eta helburua da konpostajea herrialde osora hedatzea. Kasu konetan foru erakundeak hondakinak jasotzeko lana Uribe Kostan hasiko du eta konpost lantegi propioa eraikitzeko planteatu zen eskualde konpromisoaz baliatzen da.
Erakundeak Mankomunitatearen egitasmoaren hedadura murriztu da eskualdeko konpostaje prozesua bere sarean hartzearekin batera. Foru erakundeak eraikitzeko kostea bereganatuko du eta Uribe Kostak lurzorua emango du instalazioa egiteko. Urdulizko udalak egitasmoaren eskura jarri du udal hilerri aurrean dagoen orubea.
Mankomunitateko Ingurumen Sailetik onartu egin da erakunde hauek biek plantaren funtzionamendua ondo antolatu beharko dutela prezioak eta ordutegiak ezartzeko gestio sistema adostuz. “Aldundiaren borondatea oso ona da eta alkateek akordiorako duten jarrera ere bai” adierazi dute. Edozein kasutan, funtzionamendua Aldundiaren ardurapekoa izango da Garbiker erakundearen bidez.
Mankomunitateak azpimarratu du instalazio honek izango duen garrantzia, batez ere inguruko herrialdeetan jarriko diren berdeguneak kontuan harturik. “konpromisoa da ingurumenarekin eta udalerrientzat aurrezteko modua” adierazi dute.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!