Prentsa Aretoa
Berriak
2011/02/24
Busturialdeko EAJren esanetan Inamaren konponbidea Ajangizen kokapen berrian jartzetik etorriko da
Busturialdeko EAJ-PNVk berretsi egin duenez, Muxikako Inama enpresarentzako konponbidea Ajanjiz-Mendatako poligonoan kokapen berria bilatzetik igarotzen da
EAJ-PNVk 2009 urtean aurreratu zuen Muxikako oraingo kokapenarekin zegoen arazoa, eta etorkizunerako alternatiba hau proposatu zuen. Alternatiba honen bidez Eusko Jaurlaritzari eskatzen zaio lanean berehala has dadin. Euskal Exekutiboak azken bi urteotan ez du enpresa honen eta lanpostuen etorkizuna bermatzeko alternatiba seriorik planteatu, enpresa ixtea ez bada.
Talde jeltzalea kezkatuta dago enpresa honen etorkizunarekin eta bere zuzeneko 160 lanpostuengatik eta Busturialdea eskualdean galduko liratekeen 600 lanpostu inguruengatik. Zentzu honetan, Eusko Jaurlaritzak eta enpresak oinarriak ezarri behar dituzte Busturialdean etorkizuna bermatzeko, berehala bidera eta zuzen dezaten Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak funtzionatzeko baimena ukatu ondoren.
enpresa hau ixteko hartu den erabakia.
Bestetik ere, arduragabe eta hipokrita jotzen ditu eskualdeko bestelako talde politikoen jarrerak, besteak beste Ezker Abertzale izena daraman taldearen jarrera, langileekiko solidariotasuna erakusten du baina ez du inoiz konponbiderik eskaini, baina bai sarritan erakutsi ditu enpresa hau eskualdean egotearen kontrako jarrerak.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












