Prentsa Aretoa
Berriak
2011/05/11
Bilbao: “Gaur guztia doan agintzen dutenak Espainian higiezinen burbuila, sustatu zutenak dira, gitxi batzuk aberastu eta bost milioi lagun langabeziara bidali zituztenak”
Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eta Bizkaiko Foru Aldundiko buru izateko EAJ-PNV-ren hautagaiak, José Luis Bilbaok, Partidu Popularraren proposamenei erantzun die. “Zergak murriztuko dituztela agindu du Partidu Popularrak, BEZa jaitsiko dela, jubiladuek PFEZetik libre geldituko direla. Danak, baita Emilio Ybarra eta Neguriko bere lagunak ere. Autobidean ez dala bidesaririk egongo, Bilbon bizi direnek ez dutela TAOrik ordainduko… Hau sekulako txolloa izango da” ironizatu du Bilbaok.
Bilbaok argitu du, “gaur guztiz dohakoa agintzen dutenak, euren errezeta liberalekin krisia konponduko dela eta enplegua sortuko dutela esaten duten horiek, Espainian higiezinen burbuila, adreiluaren ekonomia sustatu zutenak” direla. “Horrek guitxi batzuk aberastu ditu, eta langabeziara bialdu ditu bost milioi persona”.
“Zuek, Ortuellan, meatzalde osoan, badakizue zein dan eskumaren diskursoa eta estiloa. Urteetan bizi izan duzue. Ez ahaztu inoiz zer egin zuen eskumak zuen gurasoekin. Odola xurgatu zieten, bizian kontsumitu zituzten, euren aberastasun itzelak lortu ahal izateko. Gainera, gero, ez zuten lotsarik izan aberastasun horiek itsasadarraren beste aldean erakusteko”.
Nabarmenak...
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
BAKIO
2026/06/30
ARTEA
2026/06/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












