Prentsa Aretoa

Berriak

2011/05/17

José Luis Bilbao: Lehenengo sektorerik gabe, Bizkaia, Euskadi, ez lirateke berdinak izango.

Bizkaiko Foru Aldundiak baliabidez, teknologia berriez eta kudeaketarako formula berriez hornitu du lehenengo sektorea. Bizkaiko ahaldun nagusiak nekazaritzako lurzoruak batzeko Lurren Bankuaren sorrera eta Gaztenek programa aipatu ditu. Hala ere, kontsumoa erakartzeko eta lehenengo sektorea errentagarri bihurtzeko, komertzializazio-bide berriak bilatu eta bideragarritasuna emateko beharra azpimarratu du.

Ezagutzera eman
José Luis Bilbao: Lehenengo sektorerik gabe, Bizkaia, Euskadi, ez lirateke berdinak izango.

ARGAZKIA JAITSI

José Luis Bilbaok, Bizkaiko ahaldun nagusi eta EAJ-PNVren aldetik foru-erakundearen buru izateko hautagaiak, lehenengo sektorera hurbildu nahi izan du, hura barik “Bizkaia, Euskadi, ez liratekeelako berdinak izango”. “Eurak arduratzen dira gure ondare naturala zaintzeaz. Eurei esker, etorkizuneko belaunaldientzat zaindu eta babestu behar dugun lurrarekin lotzen gaituzten sustraiei eutsi ahal diegu. Hori da iraunkortasuna”, azaldu du Bilbaok.

“Ekoizle handien lehia gogorraren eta globalizazioaren ondorioz are larriagoa den krisi honen” mehatxupean, José Luis Bilbaoren erronka sektorea gaztetzea, proiektuari bideragarritasuna ematea eta kontsumoa erakarri eta sektorea errentagarri bihurtuko duten komertzializazio-bide berriak bilatzea da. “Gure baserritarrek ezin hobeto ezagutzen dute “erein, jasotzeko” dioen baieztapenaren eraginkortasuna. Hori horrela, hemen ere berrikuntza, teknologia eta jakintzako irizpideak aplikatu behar ditugu, txikia izan arren gure ingurumenari eusteko funtsezkoa den oinarriaren etorkizuna finkatu eta bermatzeko”, azaldu du Bilbaok.

Halaber, ahaldun nagusiak Bizkaiko lehenengo sektorearekiko duen konpromisoaren berri eman nahi izan du. “Gure konpromisoa, Euzko Alderdi Jeltzalea garen aldetik, dauden ustiategiak indartzea da", adierazi du. Horretarako, baliabide, teknologia berri eta kudeaketarako formula berriez hornitu da sektorea, besteak beste. Horren harira, nekazaritzako lurzoruen Lurren Bankua sortu izana aipatu du. “Proiektu honen bidez, gazteak nekazaritza eta elikagai sektorean sartu nahi ditugu. Eta esperientzia berritzaile honetarako ia 120 hektarea dauzkagu, baserritar gazteen ustiategi berrietarako”. Era berean, Gaztenek programa aipatu du eta balantze positiboa izan duela gaineratu du. “Azken hiru urteetan, Bizkaiko 75 gazte baino gehiago sartu dira lehenengo sektorera eta 20 instalazio berri erregistratu dira azkeneko ekitaldian”.

Bilbaoren esanetan, bitartekoen esku dauden produktuen komertzializazioan oztopoak gainditzeko, produktuen kalitateak komertzializaziorako estrategia bat zabaldu behar du. “Bermearen eta harrotasunaren ikur propioa izan behar du, kontsumitzaileei konfiantza emango diena”, azaldu du.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!