Prentsa Aretoa

Berriak

2011/05/19

Jose Luis Bilbao: Bilboko bigarren eraldaketa abian da eta lastes antzemango da susperraldia

Bizkaiko Ahaldun Nagusi eta kargu horretara EAJ-PNVren izenean berriro aurkezten den hautagai José Luis Bilbaok gogorarazi du hiriburuan orain dela lau urte ere esaten zela Bilboko bigarren eraldaketak etorri behar zuela. “Gaur egun abian da” ziurtatu du eta Bilboko sarbide berriak aipatu ditu, trenbidearen lurperatzea, EHUren campus teknologikoa, San Mames Barria, UPV/EHUrekiko hitzarmena...

Ezagutzera eman
Jose Luis Bilbao: Bilboko bigarren eraldaketa abian da eta lastes antzemango da susperraldia

ARGAZKIA JAITSI

Etxegintzak izan duen geldialdiaren inguruan, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak adierazi du Bizkaiko Foru Aldundiaren proiektuen bidez, besteak beste, San Mames Barria zelaiaren lanen bidez edo Bizkaiko errepide-ardatz erradialen lizitazioaren bidez, Aldundiak berriro sustatuko duela eraikuntzako enplegua. “Laster antzemango da susperraldia” azaldu du.

 

“Erein, jasotzeko” adierazpena arautzat hartuta, Bilbaok hauxe adierazi du: “ingurune honetan, ia-ia 500 milioi euroko inbertsio publikoa egin da”. Bilbaoren iritziz, “ezohiko neurriak dira krisialdiak jotako garai baten barruan”. Azkenik, Bizkaiarentzat proposatzen duen biderik onena hauxe da: “nazio eraikuntza eta gizarte eraikuntza, Bizkaia hobetzeko”.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!