Prentsa Aretoa
Berriak
2011/06/14
FITUR 2011 AZOKAKO ERAKUSTOKIAK LORTUTAKO AIPAMEN BEREZIARI DAGOKION SARIA JASO DU BILBO-BIZKAIAK
Sari bat jaso du BI2 markak: sari hori Fitur 2011 azokan aurkeztutako erakustokiak Estatuko stand onenen kategorian lortutako aipamen bereziari dagokio.
Argazkiak...
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak gaur eguerdian jaso duten erakunde biek Fitur 2011 azokan aurkeztu zuten erakustokiak lortu zuen aipamen bereziari dagokion saria. BI2 markak aipamen berezia lortu zuen Estatuko stand onenen kategorian.
Bizkaiko Foru Aldundiko Turismoa Sustatzeko zuzendari nagusi Gabino Martinez de Arenazak eta Bilbao Next-eko zuzendari Marcos Murok jaso dute saria, IFEMAn egin den ekitaldi batean. Epaimahaiak, honako parametro hauek baloratu ditu, besteak beste, saritutako standetan: profesionaltasuna (standa produktuak merkaturatzeko premietara egokitzea), komunikazioa/sustapena (standaren, irudiaren eta produktuaren arteko identifikazioa) eta diseinua (originaltasuna eta berrikuntza).
Turismoa Sustatzeko zuzendari nagusi Gabino Martinez de Arenaza pozik agertu da saria jasotzeagatik eta, batez ere, Bilbo Euskadiko hiriburu turistiko eta euskal turismoaren nazioarteko marka nagusi gisa sendotu delako Fitur 2011 azokan.
Bilbo-Bizkaiarekin batera, Gaztela-Mantxako, Errioxako eta Madrilgo Udaleko standek ere sari bana irabazi dute kategoria honetan. Gainera, nazioarteko standetan, Portugalek, Kolonbiak, Israelek eta Kerala Tourism-ek lortu dute saria. Nazioartekoen artean, Mexikoko Donvasco haitzuloa nabarmendu behar da, turismo aktiboko produktu onenaren saria eskuratu baitu. Gure auzokideek, Arabak eta Gipuzkoak, ere jaso dute saririk: Basanimaliak Errekuperatzeko Gipuzkoako Zentroak natura eta biodibertsitatea kategorian lortu du saria eta Arabako Gesaltza-Añana haranak, berriz, modalitate kulturalean. Bilbo-Bizkaia erakustokiaren kasuan, epaimahaiak “standaren irudi soil baina sendoa” nabarmendu du: kolore zuriko 10x10x7 metroko paralelepipedo baten bidez, programa era egokian bete du, kanpoan-barruan, zuria-beltza, plano serigrafiatua-barruko maketa dualtasunetan oinarrituta eta osagai horiek lotzen dituen ageriko arrakala bertikalaz baliatuta.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












