Prentsa Aretoa

Berriak

2011/07/18

Unai Zorriketa Gojenola, Durangoko EAJ-PNVren lehendakari berria

Durangoko EAJ-PNVk Unai Zorriketa Gojenola izendatu du Uri Buru Batzarraren lehendakari. Batzarraren babes handiarekin, durangar honek Durangoko EAJ-PNVren buruzagitza onartu du ardura eta ilusio osoz.

Ezagutzera eman

Durangoko EAJ-PNV berriztatzeko prozesu berean, Uri Buru Batzarraren zazpi burukide izendatu ziren. Karguan jarraituko duten Rafa Zamalloa eta Alain Salterain burukideekin batera egongo dira Jose Mari Andres, Gracia Oceja, Larraitz Diago, Julen Zamalloa, Begoña Gerrikaetxebarria eta Jose Ignacio Otadui.

Batzar berri hau, gaur bertan hasiko da lanean, eta talde jeltzaleak hurrengo urteotan jarraituko dituen gidalerroak ezarriko ditu.

 

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!