Prentsa Aretoa
Berriak
2011/07/21
EAJk “kezka” agertu du osasun sistemaren beharrei ekiteko jaurlaritzaren gaitasunik eza dela eta
Urte politikoa amaitzear dela, Nerea Antia EAJko legebiltzarkideak kezka agertu du Rafael Bengoa Osasun sailburuak diskurtsoari berari eutsi diolako neurri zehatzak hartu gabe. “Kargua hartu zuenetik urte bi eta erdi pasa ostean, Osasun Sistema Publikoaren etorkizunari buruz teorizatzen ari da bere beharrei erantzun gabe, eta horren adibidea da erreferentziako eredu batek kalitatea nabarmen galdu duela”, esan du.
Legebiltzarkide jeltzaleak adierazi du Bengoaren hitzaldia, EHUko udako ikastaroetan, behin eta berriz aipatu duen diskurtso horren errepikapena dela. “Egin zituen mezuak eta 2009ko ekainean, Legebiltzarrean egindakoak lehenengo agerraldian, ez dira batere aldatu. Eta, oso antzekoak dira arlo pribatuan lan egiten zuenean”, esan du.
“Arazoa ez datza diskurtsoari eustean; kezkagarria da diskurtso horrekin batera ekintzak ez egitea” esan du. “Egoerari buruzko diagnostikoak egitea eta bidea erakustea ondo dago, baina Osakidetzako arduradun nagusiari neurri eraginkorrak abian jartzea dagokio, gure osasun sistema sendotzen jarraitzeko eta etorkizunerako egokitzeko”, gaineratu du.
“Nahikoa da Lopez gobernuaren osasun buruzko kudeaketari errepasoa egitea, balantzea oso eskasa izan dela ikusteko”, azpimarratu du; “legebiltzarkideok egindako galderei emandako erantzunak kontuan hartuta”. Ildo horretan, ‘izarreko neurriak’ nabarmendu ditu, adibidez, telefono bidezko arreta zerbitzua sortzen ari den arazoak sistemaren erabiltzaile nagusientzat; Bengoak pertsona horiek baztertzen ditu telefono bidezko arreta zerbitzua oso zaila delako eurentzat”.
Bestalde, Bengoak eta bere taldeak behin eta berriz osasun sistema orientatu nahi dutela esan du, baina, aldiz, gaixo kronikoei dagokienez, sailburuak berak onartzen du egun sistemak horren inguruan lan egiten duela, eta ospitaleko %60 ingresoak gaixotasun kronikoak direla”. Horren harira, gizartearen zahartzea eta kronikotasuna garrantzizko elementuak direla horien aurka lan egiteko nabarmendu du, baina Osasun sailburuak eta bere taldeak aitzaki moduan erabiltzen dute bere ezgaitasuna estaltzeko osasuneko beharren aurrean. “Itxarote-zerrenda, gizarte- osasun- esparruaren garapena, Osakidetzako langileen arteko haserrea, lan gatazka, Gasteizko Santiago ospitalearen desagerpena, gaixotasun arraroak dituen pertsonak eta senideak, telefono bidezko arreta zerbitzuak sortzen duen arazoa, bularreko minbizia saihesteko estrategia hutsak… gai hauek guztiak amaitu gabekoak dira Osakidetza eta Osasun saileko buruzagientzat”, azpimarratu du.
EAJren ustez, Osasun Sistema Publikoa gure ongizateko zutabe nagusietako bat da, eta gizartearen Osasuna zaintzea lehentasunezko helburua izan behar da edozein gobernuarentzat. Horrela, azken legealdietan, euskaldunek hobeto baloratu zuten Osasun eredu bat garatu zen, eta Espainia estatua mailan erreferentziazko lekuan zegoena. “Hala ere, Rafael Bengoak zuzendutako taldeak utzikeria islatzen du egunez egun –sisteman sortutako arazo guztiak kontuan hartuta-, proposamenak zehazteko gaitasun faltagatik. Proposamen horiek, bi urte eta erdi igaro ostean, proposamen hutsak dira”, ohartarazi du.
“Hori dela eta, diskurtsoetatik ekintzetara pasatzea eskatzen diogu Osasun sailburuari, eta oraindik, legealdia amaitzeko geratzen den urte eta erdian, lanari ekiteko –ez atzerapausoa emateko- Osasun Publikoan”, amaitu du.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












