Prentsa Aretoa
Berriak
2011/07/22
Euskal hiritarren % 56k eznahikoa eman diote Lópezi, eta % 78k ez du berarengan konfiantzarik
Euskal hiritarren % 56k eznahikoa eman dio Patxi López lehendakariaren kudeatze lanari eta % 78k konfiantza eskasa edo bat ere ez du Gobernu sozialista berriaren aurrean, gaur goizean argitara atera den azken Euskobarometroaren arabera.
EHU/UPVren Euskobarometroko taldeak sei hilerik behin egin ohi duen azterketak maiatzaren 27tik eta ekainaren 17ra bitartean beren etxeetan elkarrizketatuak izan diren 1.200 pertsonen iritziak biltzen ditu; bertan islatuta geratu dira oraingo euskal Exekutiboaren jardueraren kontrako irizpideak. Era berean, euskal hiritargoaren % 67k esan du ez dagoela ados, sozialista eta popularrek Patxi Lópezek zuzentzen duen Gobernuari egonkortasuna emateko itunarekin; hau da, bosteko bakoitzetik bat baino ez da itun horrekin ados dagoena.
Deigarri gertatzen diren beste batzuk hauek dira: euskal hiritarren % 71k dio krisialdiaren eragina nabaritu egin dutela eta ondorioz enpleguagatiko kezka 7 puntutan igo da; bestetik ere, % 54k Auzitegi Gorenak Sorturen inguruan hartutako erabakia gaitzetsi du eta biztanleriaren % 64k Auzitegi Konstituzionalak Bildu legalizatzeko hartutako erabakia onetsi du; %36k independentzia gogo handiak adierazi ditu ,horretarako gogo eskasik edo bat ere ez duen % 55aren aurrean.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












