Prentsa Aretoa
Berriak
2011/07/27
Sestaok eskualdean enplegua suntsitzearen kontrako adierazpen instituzionala onartu du
Sestaoko udaleko Osoko Bilkurak Ezkerraldeko eta Meatzaldeko enpresetan enplegua suntsitzearen kontrako adierazpen instituzionala onartu du, igaro den astean aldi baterako edo behin betiko enplegu erregulaziorako espedienteek eragindako Babcock, ABB, GAM-Gruak eta Nabaleko enpresa batzordeetako ordezkariekin bilera izan ondoren.
Argitara atera duen adierazpenean, Udalak informatu egin du adierazpena onartua izan dela udal taldeen babesarekin, denek “enpresa hauetako langile taldeek pairatzen duten egoera delikatuagatiko” kezka adierazi dutelarik.
ABB eta Babcock
ABB enpresaren kasuan, Udalak enpresa honek bere jarduera Estatutik kanpoko beste lantegietara eramateko adierazi duen borondatearen kontrako “osoko gaitzespena” adierazi du, eta aldi berean etorkizunerako planen inguruko “informazio gehiago” eta “Eskualdean jarduera industriala eta lanpostuak mantentzea bermatzeko” Industria Egitasmoa eskatu du.
Babcock enpresari dagokionez, udal administrazioak SEPI eta Sindikatuei enpresa honen itxierak eragindako langileentzako “gizarte baldintza onak bermatzeko” akordioa exijitu die. Halaber, erakundeei eskatu zaie antzinako Babcock Power-en lantegi zaharra berreskuratzea, jarduera industrial berria sortzeko eta eskualdearen egoera okertzea eragozteko.
Zinegotzien ordainsaria egokitu du 37.500 euro aurrezteko xedez
Beste alde batetik, udal Bilkurak gobernu taldeak liberazio eta ordainsarien inguruan adostu duen proposamena onartu du, honek 37.500 euro aurreztea ahalbidetuko du aurreko aurrekontuarekin alderatuta. Argitara atera den adierazpenean, Bizkaiko Udalak adierazi du gobernu taldea osatzen duten zortzi zinegotzietatik, alkatea, Gizarte Ekintza eta Adinekoak arloko zinegotzia, Kultura, Hezkuntza, Merkataritza eta Kontsumo zinegotzia eta Herrilan eta Zerbitzu arloko zinegotzia liberatu egingo direla. Gainerakoek “ahalegin handia” egingo dute eta beren oraingo lanak Udaleko ardurekin bateratuko dituzte soldata finkorik jaso gabe.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












