Prentsa Aretoa
Berriak
2011/07/29
Erkoreka: “Legealdi honetan urteetan zintzilik izan diren transferentziak lortu ditugu”
Diputatuen Kongresuko Euskal taldearen bozeramaile den Josu Erkorekak gaur premiaz Sabin Etxean burutu den prentsaurrekoan adierazi duenez, “ez da harrigarria izan Rodriguez Zapaterok hauteskundeak aurreratu izana. Zalantzak zeuden urrian edo azaroan izango ziren baina jakin bagenekien aurten izango zirela. Gainera lau hilabete aurreratzea ezin daiteke esan benetako hauteskunde aurrerakuntza denik, izan ere, lau hilabete baino ez dira eta”.
Erkorekaren aburuz “hauteskundeak aurreratzearen erabakia neurri handi batean aurre ikusi egiten zen bi gauzengatik. Batetik, Alderdia eta Gobernuaren arteko tirabirak izan direlako, alderdia garaile irten delarik, eta hori aurrerakuntzaren oinarrietako bat izan da. Eta bestetik, alderdi sozialistak argi ikusi duelako momentu honetan baldintza egokiak ematen ari direla. Batzuk eta besteak kontutan hartuta, argi zegoen hauteskundeak aurreratu egin behar zirela”. “Ezin zitekeen Gobernuarengatik gehiago espero”.
Bukatzeko buruzagi abertzaleak azaldu du baita “Euskal Talde parlamentarioak legealdiaren oso balantze baikorra egiten duela. Aurrera pausu handiak eman ditugu eta autogobernuaren legealdia izan dela esan dezakegu. Urteetan zintzilik izan diren transferentziak lortu ditugu”. “Gainera, Gobernuak, nahiz eta hauteskundeak deitu, gurekin duen hitzarmena betetzeko aukera dauka eta esfortzu nabarmenak egingo ditugu ezer bete gabe geldi ez dadin”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25