Prentsa Aretoa

Berriak

2011/08/01

Dimako zinegotzia den Josune Gorospe legebiltzarkidea Arratiako Mankomunitatearen presidente berria izango da

Josune Gorospe Euzko Alderdi Jeltzaleak Dimako Udalean duen zinegotzia izango da Arratiako Mankomunitatearen presidente berria, joan den ostegunean Mankomunitatea eratzeko Igorren egin den aparteko osoko bilkuran botorik gehien jaso duen hautagaia izan ondoren

rss Ezagutzera eman

Gorospek, Bediako alkatea den Aitor Sorriketaren ordez presidente kargua hartu duenak, mahaikide jeltzaleen hamar botoak eskuratu zituen. Presidente berriak aurreko presidenteak ezarri zituen jardunbide estrategikoei eusteko eta horiek guztiak lantzeko asmoa adierazi du, batez ere Mankomunitateak eskaintzen dituen zerbitzuak eguneratu eta hobetzeko jarduketa guztiei dagokienez; ondoko hauek dira jarduketa nagusi horiek, besteak beste: hondakin-bilketa, gizarte-laguntza eta argiteria publikoa.