Prentsa Aretoa

Berriak

2011/08/02

Barakaldoko EAJk Andikollanoko auzotarrek salatu dituzten zarata-mailak neurtzeko eskatu dio Udalbatzari

Andikollano auzoan gertatzen diren zarata-mailak onarturik dauden parametroen barruan daudenentz jakite aldera, soinu-neurketak egiteko eskatu die Euzko Alderdi Jeltzaleak Barakaldoko Udalaren arduradunei; izan ere, auzotar batzuek salatu dutenez, joan den asteburuan zarata-maila handia izan da alde horretan.

rss Ezagutzera eman
Barakaldoko EAJk Andikollanoko auzotarrek salatu dituzten zarata-mailak neurtzeko eskatu dio Udalbatzari

ARGAZKIA JAITSI

Hain zuzen, duela urtebete ere eskaera bera egin zion Euzko Alderdi Jeltzaleak Barakaldoko gobernu-taldeari, zeren orduan ere alde hartako auzotarrak “urtebete igaro ondoren” berriro gertatzen den egoeraz kexatzen baitziren, talde jeltzalearen bozeramailea den Amaia del Campok komunikatu batean jakinarazi duenez.

"Orduan gertatu zen legez” –adierazi du–, Andikollano auzoko herritar batzuek Euzko Alderdi Jeltzalearengana jo dute “Oxinorte enpresak sorrarazten duen zarata dela eta joan den ostiraletik aurrera jasaten ari diren egoera deserosoa” salatzeko. "Egoera hori egun osoan pairatzen dute auzotarrek, edozein ordutan eta astegunetan zein jaiegunetan” gaineratu du bozeramaile jeltzaleak.