Prentsa Aretoa

Berriak

2011/08/02

Izaskun Bilbao: “Opor fiskalen epaiarekin eredu gisa erabili nahi gaituzte”

EAJko europarlamentari Izaskun Bilbaok adierazi du Luxenburgoko Auzitegiak euskal opor fiskalen gainean emandako epaiarekin “Europar Batasunak zerga bateratzeari dagokionez zer izan behar zukeen eta zer ez den erakusteko eredu gisa erabili nahi gaituztela”. Horrez gain, ordezkari jeltzaleak gertaera “bidegabea” dela defendatu du, foru aldundiek “dagozkien eskumenak erabiltzen ari zirelako, besterik ez”.

rss Ezagutzera eman
Izaskun Bilbao: “Opor fiskalen epaiarekin eredu gisa erabili nahi gaituzte”

ARGAZKIA JAITSI

Bilbaok “lehendakaria agertokitik desagertzea" ere deitoratu du, eta, bere aburuz, “bere alderdia neurriaren ko-erantzulea da, eta kemenez babestu behar zuen neurria”.

“Epaia ikur bat da, horrelako gehiago ez gertatzeko oraindik egiteke duguna islatzen duena. Argi dago: Europar Batasunak, zerga bateratzeari dagokionez, zer izan behar zukeen eta zer ez den erakusteko eredu gisa erabili nahi gaituzte, beti bezala, eta hori egiaztatzeko herrialde batzuetan zenbait sektore ekonomiko bultzatzeko hartzen dituzten ohiz kanpoko neurrien arteko edo 27 herrialdeetako sozietateen zerga moten arteko ugaritasuna errepasatu besterik ez da egin behar”.