Prentsa Aretoa

Berriak

2011/08/03

Salvador Artaza Laukizko alkateak adingabekoentzako zentro berriari buruzko hitzaldi “lasaigarria” sustatu du

Laukizko alkatea den Salvador Artaza jeltzaleak eskatuta, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Saileko teknikariek hitzaldi bat emango dute babesik gabe dauden adingabekoentzako abegi-egoitzari buruz. Laguntza-zentro hori duela denbora gutxi ireki dute Olabarrietabarri baserrian. Berbaldia bihar emango dute, arratsaldeko zortzietan, Atxispe lokalean.

rss Ezagutzera eman
Salvador Artaza Laukizko alkateak adingabekoentzako zentro berriari buruzko hitzaldi “lasaigarria” sustatu du

ARGAZKIA JAITSI

Laukizko alkateak azaldu duenez, hitzaldiaren xedea auzotarrak lasaitzea da, eta haiei jakinaraztea “adingabekook ez direla gaizkileak, familia desegituratuetatik edo gizartean bazterturik egoteko arriskua duten familietatik datozen adingabekoak baino”.

Babesik gabe dauden adingabekoentzako abegi-zentroa den Olabarrietabarri baserriak joan den astean zabaldu zituen ateak, egoera horretan diren zazpi adingabeko hartu eta babeste aldera.