Prentsa Aretoa
Berriak
2011/08/04
Getxotarrek nota ona eman diote udal egoitzari
Jesusen Bihotzaren udal egoitzak bertan bizi diren ia egoiliar guztien asetasun-adierazkari zeharo onak islatzen ditu. Izan ere, 2009ko emaitzak baino hobeak dira aurtengoak. Horrela jasotzen da “Getxoko udal egoitzarekiko asetasunari buruzko azterlana” deritzon txostenean; txosten hori maiatzaren 20tik ekainaren 4ra 53 egoiliarri (54 elkarrizketatu potentzialen zerrenda oinarri hartuz) eta egoiliarron 81 senide eta ahaideri (114 elkarrizketatu potentzialen zerrenda oinarri hartuz) egindako galdera-sorten bidez egin da. Ondoko hauek dira baloraziorik onena jasotzen duten alderdiak: oro har, zentroak eskaintzen duen egotaldi atsegina, osasun-zerbitzuak eta zerbitzu psikosozialak; hobetu beharreko arloei dagokienez, berriz, arropa-garbitze eta otordu zerbitzuak aipatzen dira, besteak beste.
Egoitzaren burua den Kepa Miñambres Llonak gogorarazi duenez, “asetasunari buruzko azterlan hau urte birik behin egiten da 2005etik, eta gure egoiliarren eta haien senideen iritziaren berri jakitea du xede, zeren eta horrela gure adinekoak zaintzeari dagozkion arloak egunero hobetzen jarraitzeko gai izango baikara. 2005etik aurrera hobetzen ari garela erakusten digute emaitzok”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25