Prentsa Aretoa

Berriak

2011/08/04

Abanto-Zierbenak birika berriak izango ditu

2012. urteko uda amaitu ondoren, Abanto-Zierbenan hiriko bi berdegune handi izango dira ‘Abra Industrial’en lurretan. Berdegune horietan oinezkoentzako ibilbideak eta egoitza-guneak jarriko dira. Herriko alkateak, Manu Tejada jeltzaleak, “tamaina handiko” jarduketa dela azpimarratu du, hots, “berdeguneak eta parke publikoak sortzearen arloan Abanto-Zierbenaren historian egin den handienetakoa”; alkateak adierazi duenez, “jarduketa horren truk herriak ez du euro bat bera ere ordainduko”, ‘Abra Industrial’ek finantzatuko baitu.

rss Ezagutzera eman
Abanto-Zierbenak birika berriak izango ditu

ARGAZKIA JAITSI

Lanik handienak uda ostean hasi arren, obrak hasita daude dagoeneko hein batean, zeren, lehenengo fasean, galtzada eta poligonoko bideak konponduko baitira. Lehenengo obra horiek urrian/azaroan amaitzea aurreikusi da.

Urrian, aparkalekuak egiteko obrak abiaraziko dira, eta azaroan, berriz, bi parkeei dagokien jarduketa hasiko da; bi parke horiek aldi berean burutuko dira. Lan horiek guztiak 2012ko uda ostean bukaturik egotea aurreikusi da.