Prentsa Aretoa
Berriak
2011/08/04
Krisiari erantzuna emateko, alderdien goi-bilera deitzeko eskatu dio EAJk Zapaterori
Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarraren burua den Andoni Ortuzarrek adierazi duenez, alderdien goi-bilera edo bestela Kongresuaren Diputazio Orokorra deitzeko eskatu dio bere Alderdiak José Luis Rodríguez Zapaterori, egungo krisi ekonomiko “latzari” “ahalik eta modurik bateratuenean” erantzute aldera.
Onda Vascak egin dion elkarrizketa batean, Ortuzarrek adierazi du Euzko Alderdi Jeltzaleak “arduratuta” dagoela egungo datu ekonomikoengatik eta “etengabeko” kontaktuak izaten ari direla Rodríguez Zapaterorekin, ekonomiaren arloko bere taldearekin eta beste indar politiko batzuekin, nazioartekoa izaki ere bereziki Espainia “hagitz gogor” astintzen ari den krisi latz honen aurrean zer urrats eman daitekeen aztertzeko asmoz.
Ortuzarrek esan duenez, Alderdi legez, aspalditik dabiltza egoeraz “zeharo arduraturik” eta “zeharo jakitun”; izan ere, bere Alderdiak badaki egoera hori leuntzeko “aparteko” neurriak hartu behar direna eta alderdiei ere “oraingoan erantzukizunez eta zintzo jokatzea” dagokiena.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












