Prentsa Aretoa

Berriak

2011/08/05

Durangaldea, bizikletaz

Durangoko Turismo Bulegoak, Fray Juan de Zumarraga Institutuko ikasle talde baten laguntzaz, BTT-ren zaleentzat 10 ibilbide on line argitaratu ditu. Ibilbide hauek Durangotik irteten dira eta Durangaldeko txokorik politenetik zehar abiatzen dira.

rss Ezagutzera eman
Durangaldea, bizikletaz

ARGAZKIA JAITSI

Oiz inguratzen, Baso artean, Oiztik ikuspegia, Kofradien Bidea, Anboto inguratzen, Urkiola inguruan, Saibira Atxartetik, Durangaldeko ikuspegia, Neberondo eta Atxondo zehar, ibilbide hauetako izenburuak dira. Abuztutik aurrera ibilbideak www.durango-udala.net/turismo web orrian eskuragarri daude, eta bertatik PDFak, track-ak eta waipoint-ak deskargatu ahal izango dira.