Prentsa Aretoa
Berriak
2011/08/09
Bilbok eta São Paulok hitzarmena sinatu dute 2011ko Xake Slam Handiko Maisuen Finala antolatzeko
Bilbok eta São Paulok akordioa izenpetu dute, 2011ko Xake Slam Handiko Maisuen Finala elkarrekin antolatze aldera. Hitzarmena atzo bertan sinatu zuten Iñaki Azkuna Bilboko alkateak eta São Pauloko alkatea den Gilberto Kassab-ek; ekitaldi horretan, bideokonferentziaren bidez elkarrekin hitz egiteko aukera izan zuten.
2011ko Xake Slam Handiko Maisuen Finalari doazkion etapak Bilbon eta São Paulon (Brasil) gauzatzeak joan den astelehenean sinatu den asmo-protokoloa abiaraztea eragingo du. Lankidetzarako hitzarmen honi esker, finalaren lehen faseak irailaren 25etik urriaren 1era iraungo du eta Brasilgo hirian egingo da; azken fasea, berriz, Bilbon izango da, urriaren 5etik 11ra. Horrezaz guztiaz gainera, itun horrek kultura, erakunde, ekonomia eta hezkuntza alorretan bi hirien arteko lokarriak estutzea ahalbidetuko du.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25